Bertsoak itzultzearen inguruko saio esperimentala HUHEZIn

Iker Barandiaran 2007ko maiatzaren 7a

Bihar, martitzena, 'Bertsoak itzul daitezke?' izeneko saio esperimentala egingo dute HUHEZI fakultateko areto nagusian, 15:00etan. Saio hori Xabi Paya itzultzaile eta bertsolariak gidatuko du, eta Andoni Egaña eta Onintza Enbeita bertso-itzulpen jolasetan arituko dira.

Payak azaleratu gura duen kezka bertsoak itzul daitezkeenaren gainekoa da. "Bertsolaritza euskaldunok baino ezin goza dezakegun adierazpide moderno tradizionala da; eta hizkun- tzaren mugak mezurik gabeko kantu bihurtzen du bat-bateko bertsoa entzule erdaldunen belarrietan".

Adibideak emango dituzte

Lehenik eta behin, Payak bertsolaritzaren eta itzulpenaren gaineko hainbat azalpen emango ditu. Horren ostean, Egaña eta Enbeita bertsotan arituko dira, eta Payak bertso horien itzulpenak egingo ditu.
Payaren ustetan, ezinezkoa da bertsoak ondo itzultzea. Bere esanetan, itzulpenak egiterakoan, hiru bide har daitezke: parafrasia, jatorrizkoaren bertsio librea; lexikoa, hitz eta hitz-kateen oinarrizko esanahia; eta literala, zorroztasun handienarekin jatorrizkoaren esanahi kontestuala eskaintzen duen itzulpena. Azken hori da itzulpen benetakoa. Baina, hala ere, Payaren esanetan, ezin da itzulpen osorik egin. Horretan, hainbat elementuk eragiten dute: hitz batzuk itzultzeko ezintasuna, kultura erreferentzia desberdinak, eta beste faktore batzuk.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak