Bertso jaialdia egingo dute kiroldegian 200 bat gaztetxok

Mirari Altube Arrese 2010ko mai. 17a, 14:41
Bihar, hilak 18, Bertso jaialdia eskainiko dute herriko hainbat neska-mutikok kiroldegian (17:00). Arizmendi ikastolako Almen gunetik bosgarren eta seigarren mailakoak etorriko dira eta Luis Ezeiza herri eskolatik laugarren eta seigarren mailakoak; guztira 10 eta 12 urte arteko 200 bat gaztetxo.

Ikastetxeak Bertsotan ekimen barruan dago biharko jaialdia eta maiatza eta ekaina bitartean Gipuzkoako herri gehienetan egingo dituzte halakoak. Izan ere, Lehen Hezkuntzako 10 eta 12 urte arteko ikasle guztiek lantzen dituzte bertsoak ikastetxean. Baita gustura landu ere. Halaxe baieztatu du Nerea Urra irakasle arrasatearrak: "Oso gustura ibiltzen dira bertsoak asmatzen. Egia da batzuk samurtasun handiagoa dutela, baina gustuko ikasgaia da orokorrean".

Bihar taldeka abestuko dituzte aurretik ikastetxean asmatutako bertsoak. Gai ezberdinak agertuko dira taula gainean gelaka aukeratu dituzte-eta; gela batek esaterako, oporretan aspertu egiten direla eta gurago dutela ikasten egon hartu du gai eta ironia eta umore handiarekin asmatutako bertsoak eskainiko dizkie ikusleei. Hala, lotsa alde batera aldendu eta guraso, senide eta lagunen aurrean kantuan egiteko gertu azalduko dira bihar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak