Bertso-ikastaroa antolatu dute, helduendako

Usoa Agirre 2009ko apirilaren 21a

Eskoriatzako Udalak, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin batera, helduendako bertso ikastaroa antolatu du. Maiatzaren 5ean, martitzena, hasiko da ikastaroa eta apirilaren 30a baino lehen eman behar da izena.

Ikastaroaren ezaugarriak

Bertsolaritzaren lehen ezagupenak, neurrien kontzeptua, doinuak, oinarrizko ariketak, errima-arauen azalpena, errima-zerrendak, zortziko txikia eta handia... landuko dira ikastaroan.

  • Iraupena: 10 ordu
  • Ikastaroaren hasiera: maiatzaren 5a (martitzena)
  • Ikastaroaren bukaera: ekainaren 16a (martitzena)
  • Ordutegia: 19:00 - 20:30
  • Prezioa: 10 euro

Ikastaroa bukatzeko bertso-afaria egingo da.

Izena ematea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak