Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, martxoak 9, presoen aldeko bertso-afaria egingo dute Egokiena elkartean, 21:00etan. Aitzorrotz elkarteak antolatu du, eta txartelak salgai daude Inkernu tabernan 12 eurotan.
Honako bertsolariak izango dira afarian: Xabier Silveira, Ainhoa Agirreazaldegi eta Iñigo Manzisidor Mantxi. Ziur herriko bertsolariren bat ere arituko dela.