Urte dezente pasatu da, Eskola Agenda 21 barruan, Eskoriatzako ikasleek Udalari erreka garbitzea eskatu ziotela. Iaz gai hori berriro hartu eta garbiketa auzolanean egitea erabaki zen, azaroko Aste Berdean. Baina eguraldi txarragatik erreka hazi-hazia zetorrela-eta eguna atzeratu egin behar izan zen. Oraingoan ere berdina gertatu da.