Itxialdian zeudenak ateak ez zituztela zabaltzen ikusita alde egin dute Sustapen ministerioko ordezkariek. Tentsio momentuak bizi izan dira udaletxean. Udaletxe kanpoaldera joan dira ministerioko ordezkariak, Pedro Lasagabaster alkatea eurengana gerturatu da eta idatzi bat sinatu dute non esaten zen baldintzak ez zirela aproposak akten altxamendu hori egiteko.
AHT gelditu elkarlanekoek balorazio positiboa egin dute eta pozik agertu dira lortutakoarekin. Aramaion berdina egitea da euren asmoa, maiatzaren 6, 7, 8 eta 13an ekingo diote han aurretiazko aktak sinatzeari.
Arratsaldean manifestazioa
Gaur arratsaldean, 19:00etan, AHTren kontrako manifestazioa egingo dute Eskoriatzan.