Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aitzorrotz Kultur Elkarteak antolatuta, Berri Txarrak, Deabruak Teilatuetan eta Portugalgo Sinbiose taldeen kontzertua izango da irailaren 19an, Eskoriatzako Kiroldegian, 22:00etan. Berri Txarrak talde nafarrak orain arte bost disko argitaratu ditu, guztiak ere euskarazko kantuekin. Payola da Lekunberriko taldearen azken lana, seigarrena. Hain zuzen ere, Eskoriatzako kontzertuaren aurretik, hilaren 14an, jarriko dute salgai, Roadrunner Records zigiluaren eskutik.
Hilaren 19ko kontzerturako sarrerak salgai daude 16 eurotan ondoko tokietan: Eskoriatzan (Inkernu eta Igehik inprimategia); Bergaran (Pol-Pol taberna); Aretxabaletan (Txiki bar); Arrasaten (Lazkano); Oñatin (Aker); Elorrion (Portalekua), Gasteizen (Hala Bedi); Elgoibarren (Iratxo tabernan). Era berean www.ticketmaster.es webgunean eskura daitezke sarrerak. Kontzertuaren egunean 19 eurotan salduko dituzte sarrerok.