Tortolis ludoteka –astelehenetik egubakoitzera (16:30-19:30)–; Gazteria Zerbitzua –astelehenetik egubakoitzera (15:00ak arte)–; eta kultura etxeko bigarren solairua (943 71 46 88). Posta elektroniko bidez ere bidal daitezke dokumentuak: gazteria@eskoriatza.net.
Uztailaren 5etik 23ra
Begirale izan gura dutenek bi baldintza bete beharko dituzte: euskarazko maila ona eta 18 urtetik gorakoa izatea. Gainera, lehentasuna izango dute honako jakintzak dituztenek: EGA titulua; begirale titulua; eta umeen hezkuntzarekin lotutako ikasketaren bat. Horiez gain baloratuko dute esperientzia eta aisialdiarekin zerikusiren bat duten ikastaroak eginda izatea. Hortaz, curriculum osatua bidaltzea komeni zaie gazteei.
Antolatzaileek, gainera, jakinarazi dute begirale lanetan jardungo duten guztiek aurretik formazioa jaso beharko dutela. Saio horiek noiz izango diren aurretik jakinaraziko diete hautatuei.
Udaleku irekiak uztailaren 5etik 23ra bitartean egingo dituzte aurten Eskoriatzan. Hiru aste horietan jolasak, eskulanak, irteerak eta beste hainbat jarduera landuko dituzte.