Eskoriatza Kirol Elkarteak barikuan egindako urteroko batzar orokorrean, urteko balorazioak egitez gain, denboraldi berrirako dituen erronkak azaldu zituen: emakumezkoen Euskal Saskibaloi Kopa ekarri gura dute urrian, eta, areto futboleko euskal selekzioa ere bai. Halaber, Ibarraundi museoan egindako batzarrean, irailetik aurrera, bazkide kuotek bi euroko igoera izatea onartu zen, eta, urria-azaroa aldera, presidente berria aukeratzeko ez-ohllko batzar orokorrea deitzea adostu zen.