EB-Berdeak taldeak kezka handia du joan den egubakoitzean Zarimutzen, Eibar-Gasteiz autobidearen lanetan gertatutako istripuaren gainean. Ez zen zauriturik izan, baina 15 metro altuera eta 30 metroko oinarria daukan horma jausi zen. Gonzalezen esanetan, batzarkideek istripu horren "zergatiak, arazoari konponbidea emateko eginbeharrak eta konponketaren iraupenaren" gaineko informazioa jasotzeko "eskubide osoa" dute.