'Bat ekarri / Bi eruen' truke azokara liburuak eramateko deialdia

Iker Barandiaran 2008ko apirilaren 2a

Udaleko Kultura eta Euskara sailek, eta Udal Bibliotekak elkarlanean liburu truke azoka antolatu dute. Herritarrei liburuak eramateko gonbidapena egin diete.

Udaleko Kultura eta Euskara sailek, eta Udal Bibliotekak elkarlanean "Bat ekarri / Bi eruen" liburu azoka antolatu dute apirilaren 19rako. Honako hau da ekimen hori antolatzen duten hirugarren aldia. Interesatuek apirilaren 17ra arte eraman ahal izango dituzte liburuak Udal Bibliotekara.


Antolatzaileek esan dute testuliburuak kenduta, beste edozein liburu (ipuinak, eleberriak, olerkiak, sukaldaritzakoak...) eraman daitekeela azokan trukatzeko. Eramandako liburuak egoera onean badaude, liburu bakoitzaren truke bi txartel emango dizkiete herritarrei. Hala, azoka egunean txartel bakoitzeko liburu bana hartu ahal izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak