Barua Banda Andoni Bengoa, Iñaki Kortazar, Gari Kortazar eta Iñaki Herrerak osatzen dute. Guztiak dira eskoriatzarrak, Herrera ezik; azken hori abadiñarra da. Barua Banda 2007an sortu zuten. Bengoak urteak zeraman etxean kantuak idazten eta behingoz talde bat sortzea erabaki zuen. Bengoarenak dira kantu guztiak: musika eta hitzak, biak.
Hiru kontzertu
Pop-rocka egiten dute, euskaraz abestutakoa. Hitzetan bizipen pertsonalak, gertaerak eta gizarte gaiak lantzen dituzte.
Orain arte hiru emanaldi egin dituzte, guztiak Eskoriatzan: Inkernu tabernan, San Pedrotan txosnagunean eta azkena Ibarraundin, Euskosarearen bidez nazioartetik etorritako gazteendako.
Taldekideetako batzuk S-Covers eta Los Seductores taldeetan ere buru-belarri dabiltza aspaldi honetan.