Barua Banda taldearen atzean Andoni Bengoa (abeslaria eta gitarra jotzailea), Iñaki Kortazar (bateria jotzailea), Gari Kortazar (saxoa) eta Andoni Zubiaga (baxu jotzailea) daude. Hain zuzen ere, SS-77, Lukas Prest, Honky Tonks eta Eskoriatzako Txistularien Bandan aritutakoak.
San Pedro jaietan bigarren kontzertua egin zuten, eta oso harrera ona izan du euren eskaintzak.
Bengoak urteetan etxean idatzitako kantuak borobildu egin dituzte, eta emaitzean rocka, popa, folka eta bestelako doinuak lantzen dituzte.