Hasi eta amaitu, atzetik
Nahiz eta jokalari pare bat falta zitzaien zapatuko partidurako hori ez zen aitzakia izan Donostian galtzeko. Lehen laurdenetik gauzak okertzen hasi ziren (lehen laurdenean lau puntu bakarrik), eta nahiz eta partidua gaizki hasi berdinduta joan zen hasierako minutuetan. Baina Fernando Rasoren neskak baloiak galtzen hasi ziren eta donostiarrek ez zuten aukera galdu kontraerasoan saskiratzean lortzeko; horrela, zortzi puntuko abantaila lortu zuten hasierako minutuetan.
Kontraerasoez gain donostiarrek taula azpiko jokoan sendotasuna erakutsi zuten erreboteak hartzeko orduan, eta poliki-poliki markagailuko abantaila handitzen joan ziren (lehen zati amaieran 26-13). Eskoriatzarrak saiatu ziren defentsa indibiduala eta zonakakoa txandakatzen baina ordurako garaipenak bazuen jabea.
Zarautzen aurka domekan
Rasoren neskek zapatuko partidua ahaztu behar dute eta datorren domekan Intxaurtxuetan Zarautzen aurka jokatu duten igoera faseko hirugarren partidua prestatzen hasi. "Igoera fase hau amaitzeko sei partidu falta zaizkigu eta horietatik lau irabazi beharko genituzke lauko finalerako sailkapena lortzeko", adierazi zuen Rasok.