Barikura arte itxita dago Intxaurtxuetako sarbidea

Mirian Biteri 2009ko mar. 9a, 10:38
Eibar-Gasteiz autobideko Eskoriatzako sarrerako biribilguneko lanak direla eta, Intxaurtxuetako sarbidea itxita egongo da asteon gauean ibilgailuendako, bai sartzeko eta baita irteteko ere. Eskoriatzako hegoaldean dagoen Aingeru Guardako biribilgunea erabili beharko dute gidariek.

Gaurtik barikura bitartean, martxoaren 9tik 13ra, 21:00etatik 06:00ak arte egongo da itxita iparraldeko irteera. Zapatuan, martxoak 14, berriz, goiz osoa emango du horrek itxita.

Txandakako bide mozketak

Horretaz aparte, Gipuzkoako Bide Azpiegituretako Sailetik azaldu dute asteon toki berean txandakako bide mozketak egingo direla; hau da, GI-627 errepideko 29. kilometro puntuan.Jakina denez, San Bernabeko biribilgune horretan GI-627 errepidea eta Eibar eta Gasteiz elkartuko dituen AP-1 autobidearen arteko lotunea jarriko dute. Azpiegituretako Sailak duen lanen programan aurreikusi denez, txandakako bide-lerroen mozketak gaur hasiko dira eta egubakoitzera arte, martxoak 13, iraungo dute; 21:00etatik 06:00etara.

Horretarako, semaforoa jarriko dute. Hori arduratuko da txandak emateaz. Diputaziotik aipatu dutenez, mozketa horien bidez, langileendako eta bidaiariendako segurtasuna zaindu gura dute.

Zapatura arte

Diputazioak azaldu du biribilgunean aglomeratua zabalduko dutela. Obrak ez dira egubakoitzean amaituko. Zapatuan, hilak 14, bideko markak pintatzen eta bazter bionda jartzen ibiliko dira egunean zehar langileak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak