Banka etikoaren gaineko erakusketa dago Ibarraundin gaurtik

Mirari Altube Arrese 2010ko mar. 8a, 13:40
Elkarhezitzen taldeak antolatuta banka etikoaren gaineko erakusketa dago gaur hasi eta egubakoitzera bitartean Ibarraundi museoan (09:00-14:00 eta 17:00-19:00). Eguenean, hilak 11, 'Zer da banku etikoa?' berbaldia eskainiko dute Setem eta Fiareko kideek.

Banka etikoa zer den eta haren balio eta oinarriak zeintzuk diren azaltzea da erakusketaren helburua. Bankuen eta boterearen arteko harremana; bankuek hegoaldeko herrialdeetan zer egiten duten; eta ustelkeriarekin eta gerrekin duten lotura aztertzen dute Ibarraundin jarritako paneletan.


Bestalde, finantza etikoak zer diren azaldu gura dute: "Aurreztu eta inbertitzeko beste modu bat, etekin sozialak eta ekonomikoak batzen dituena", diote antolatzaileek. Diruaren erabilera etikoa bultzen duten aurrezki kontu, inbertsio eta gordailuen berri ere ematen dute ikusgai jarritako panelek.

Berbaldia eguenean

Eguenean (19:00), ostera, berbaldia eskainiko dute Ibarraundin bertan: Zer da banku etikoa? Setem Hego Haizea elkarteko Haritz Azkue (euskaraz) eta Fiare elkarteko Alberto Minguez (gazteleraz) izango dira horren berri emango dutenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak