Banakako frontenis txapelketan izena eman daiteke bihar arte

Mirian Biteri 2008ko aza. 24a, 11:20
Banakako frontenis txapelketa antolatu dute datorren hilabeterako Eskoriatzan. Lehiaketan parte hartu gura dutenek bihar arte, azaroak 25, izango dute izena emateko aukera. Bost euro balio du izena ematea. Esko-sport dendara eta Aldatz tabernara joan beharko dira horretarako.

Norgehiagokak aste bukaeratan jokatuko dira pilotalekuan. Txapelketa abenduaren 6an hasiko da eta hiru astez luzatuko da. Finala abenduaren 21ean jokatuko da. Antolatzaileek azaldu dutenez, partiduak parte hartzaile kopuruaren arabera izango dira.

Barikura arte, hamasei lagun

Interesa dutenek Esko-sport dendara eta Aldatz tabernara jo behar dute, izena emateko. Egubakoitzera arte, bietan zortzina lagunek emanda zuten izena. Esan bezala, bost euro balio du txapelketan parte hartzeak.

Txapelketa guztietan bezala, sariak egongo dira. Hala, irabazleak kopa, ardo botila eta Azkoaga hotelean afaria irabaziko ditu; bigarrenak, kopa, bi txuleta eta txakolina; hirugarrenak, kopa eta bi txuleta; eta laugarrenak, ardo botila jasoko du. Antolatzaileek jakinarazi dute, horren harira, parte hartzaile guztiendako opariak egongo direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak