Bainuetxeetara joan ahal izateko izen ematea zabalik dago

Mirian Biteri 2009ko urt. 8a, 17:05
Bainuetxeetan eskaintzen dituzten tratamendu termalak jasotzeko programan plaza eska dezakete erretiratuek eta, orokorrean, pentsiodunek. Urtarriletik abuztura arteko txandetarako, biak barne, urtarrilaren 16ra arte egin ahal izango dute esandako eskaera; iraileko txandetarako, berriz, maiatzaren 16ra arte. Irteerak hamabi egunekoak izango dira

Bainuetxeetan dauden bitartean, eta prezio merkean, programak honako gaixotasun hauen aurkako tratamendu termalak eskaintzen die erabiltzaileei: erreuma, artrosia, arnasketa aparatuko gaixotasunak...

Informazio gehiago nahi duenak www.seg-social.es/imserso webgunean eta Imsersoko 901 10 98 99 edo udal gizarte zerbitzuetako 943 71 31 36 telefono zenbakian aurkituko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak