Zaharren egoitzako kudeatzailea kargugabetzeko erabakia babestu du Udalbatzak

Miren Manias 2010ko uzt. 30a, 11:04
Eskoriatzako Udalbatzak babesa eman dio astean Patronatuak zaharren egoitzaren kudeatzailea kargugabetzeko erabakiari. Harek egindako falta larriak argudiatu zituen beren garaian Patronatuak erabaki hori hartzeko orduan. Hamaikabat eta EAJ alderdiak neurriaren kontra azaldu dira.

Ekainean hartu zuen patronatuak Eskoriatzako zaharren egoitzaren kudeatzailea bere kargutik kentzeko erabakia, eta horretarako, harek egindako falta larriak egotzi zituzten. Pedro Lasagabaster Eskoriatzako alkateak azaldu digunez, diru kontuekin izandako gorabaeherak dira falta larri horiek.

Udalbatzaren babesa

Legez horretara behartuta egon ez arren, Patronatuko kideek neurria berretsi gura izan dute plenoan, eta Udalbatzak babesa eman dio Patronatuaren erabakiari.

Bildutako bederatzi ziengotzietatik zazpik bozkatu zuten kargugabetzeko erabakiaren alde; Hamaikabateko eta EAJko zinegotzien botoak izan ziren kontrakoak. Lasagabasterrek esan digu Patronatua lasai eta pozik dagoela emaitzarekin. Alkateak berak baina, ez du ulertzen Hamaikabat eta EAJren jarrera.

Kalte-ordaina

Kargugabetuko dutenak kalte-ordaina eskatu du orain kaleratzea bidegabekoa dela argudiatuz. Patronatuak dio, berriz, bidezkoa dela bera kargutik kentzea eta behar izanez gero, epaile batek erabakiko duela hori.

Hamaikabateko eta EAJko zinegotziekin harremanetan jarrita ez dute adierazpenik egin nahi izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak