Azkeneko dagoen taldeari irabazteko ezinean ibili dira eskoriatzarrak

Mirari Altube Arrese 2010eko otsailaren 21a

Areto futboleko euskal ligako partidua izan dute eskoriatzarrek gaur arratsaldean, azkeneko dabilen Alegria taldearen aurka. Azkeneko ibili bai, baina alde handirik atera gabe eta partidu benetan eskasa jokatuta lortu dute garaipena (5-3).

Eskoriatzarrek ez dute asmatu defentsan, ezta golak sartzen ere. Kanpoko taldearen moteltasuna bereganatu dute eta akatsak behin eta berriz egin dituzte. Bosgarren gola partidua bukatzeko 50 segundo geraketan zirenean iritsi da, kostata iritsi ere.


Patxi Nevado entrenatzailea lur jota azaldu da bukaeran: "Hiru puntuak dira garrantzitsuenak baina galdutako moduan noa etxera". Eta gaineratu du halako taldeekin kontuz ibili beharra daukatela: "Halakoak oso arriskutsuak dira, euren akatsak bereganatzen ditugulako geuk ere. Hori horrela, ez dugu ezer ondo egin". Aurreko astean atsedenaldia izan zuten jokalariek eta entrenatzaileak uste du ez diela batere onik egin horrek, "guztiz lasaitu" dira-eta. Hurrengo partidua laugarren dagoen Lagun Onak taldearen aurka jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak