Azken bi minutuetan, lehia etxekoen alde

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko otsailaren 15a

Fernando Rasoren taldeak gogor jokatuta irabazi zuen tentsioz eta emozioz beteriko partidua.

Partidu guztian parekatuta ibili ostean, azken bi minututan eskuratu zuten garaipena Eskoriatzako neskek. "Izugarria izan da partidua. Tentsioa, emozioa, presioa... ez da ezer falta izan", adierazi zuen partidu bukaeran Fernando Rasok, taldeko entrenatzaileak.
"Partidu guztian parean ibili ginen talde biak. Laugarren zatia bi puntu azpitik hasi genuen eta partidua amaitzeko lau minutu falta zirela, bost puntutik ari zen Añorga irabazten. Guk gogor jarraitu genuen eta partidua bukatzeko bi minuturen faltan, berdindu egin genuen, 49na", azaldu zuen Rasok. "Defentsan ondo aritu ginen, talde osoak egindako lan onagatik irabazi genuen", jarraitu zuen. 

Lauko finala
Zapatuko partidua irabazita, lauko finalean sartu da Eskoriatzako emakumezko saskibaloi taldea. Hil honen bukaeran jokatuko dute fase horretako lehen partidua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak