Axtroki argazki taldeak I. argazki rallya antolatu du ekainaren 6an

Mirian Biteri 2009ko mai. 28a, 17:35
Ekainaren 6an egingo den XIII. Ferixiaren harira, Axtroki argazki taldeak Eskoriatzako I. Argazki Rallya antolatu du eta dagoeneko horren gaineko oinarriak kaleratu ditu. Egunean bertan ateratako argazkiak izango dira lehiaketara aurkeztu ahalko direnak.

Antolatzaileek jakinarazi dute argazkilaritza gustuko duen edonork izango duela parte hartzeko aukera eta izenematea ekainaren 6an bertan izango dela, 09:00etatik 10:00etara bitartean, Herriko plazan. Leihaketan parte hartzea dohainekoa izango da eta bakoitzak bere kamara ekarriko du.

Parte-hartzaileek goiz osoa izango dute irudiak hartzeko. Argazkiak 12:30etik 13:30era aurkeztu beharko dira izenematea egin duten toki berean. Bakoitzak 35 argazki aurkeztuko ditu; tartean, hamaika azokakoak izango dira.

Horren harira, antolatzaileek ohartarazi dute argazki guztiak kamararen bereizmen maximoan atera beharko direla, kalitate maximoan eta jpeg formatuan. Antolakuntzak memoria txartelan agertzen den lehenengo argazkitik hasita hurrengo 35 argazkiak hartuko ditu. Beraz, antolatzaileei txartela eman aurretik, lehiaketan aurkeztu gura dituzten irudien aukeraketa egingo dute partaideek. Jarraian, memoria txartela jabeei itzuliko zaei argazki guztiekin.

Proiekzioa

Bazkaltzera joan aurretik irabazleen izenak ezagutaraziko dira. 14:30ean, sari banaketa egingo da. Arratsaldean, berriz, eskoriatzarrek lehiaketara aurkeztutako irudi guztiak ikusteko aukera izango dute; 19:00etan, horien proiekzioa egingo dute Herriko plazan.

Informazio gehiago: axtrokiargazkitaldea.wordpress.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak