Joan den egubakoitzetik Eskoriatzako iparraldeko sarrera erabat aldatuta dago, eta autoak Intxaurtxuetatik bideratzen dituzte. Horren arrazoia da autobiderako lotura egiteko lanak egiten dabiltzala.
Ibaiaren norabidea aldatu
Bidegik dauka lan horien ardura, eta Ferrovial-Agroman eta Construcciones Sobrino dabiltza lan horiek egiten. Lanen zuzendaritza daraman Europistaseko ordezkariek jakinarazi digute puntu horretan Deba ibaiaren norabidea apur bat aldatuko dutela.
Horrez gain, ekainean bidegorriaren pasabidea bota eta berria jarriko dute. Baina, ordura arte, bidegorrian lasai asko ibili ahal izango da. Lanek ekainaren bukaera arte iraungo dutela aurreikusi dute.