Ausartekin, Huheziko aretoa leporaino

Ander Monedero 2010ko uzt. 18a, 19:33
Zapatuan bere lehen emanaldia eskaini zuen Eskoriatzako Ausartak antzerki taldeak

Gaueko hamar t’erdiak aldera igo ziren Ausartak taldeko antzezlariak Huheziko oholtza gainera. Ordu horretarako aretoak dituen 120 aulkiak beteta zeuden eta 80 pertsona inguruk emanaldi osoa zutik ikusi behar izan zuten. Aretoaren barruan izan ziren 200 lagunen artean askotariko herritarrak zeuden; antzezleen lagun eta senitartekoak tartean.

Gaueko protagonistak Eva, Mari Karmen, Emi, Caty, Elvi, Pakita, Josefina eta Nieves izan ziren, eta beraien lana oso ondo bete zuten: Nunila Lopezek idatzitako La cenicienta que no quería comer perdices ipuinaren pertsonaiei bizitza ematea.

Izandako harrerarekin eta jasotako txalo zaparradarekin pozik geratu dira Ausartak taldeko kideak. Zapatukoa lehenengo emanaldia izan zen, baina ez azkena; izan ere, irailetik aurrera, antzezlana beste herri batzuetara eramateko asmoa dutela kontatu digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak