Bi taldeen arteko aldea nabarian geratu zen bigarren laurdenetik aurrera. Bigarren laurdenean 25-3ko partziala egin zuten Hondarribikoek eta hori nahiko izan zuten partidua irabazi eta kopa etxera eramateko. Hondarribia Irun taldean Itziar Mallabiabarrena arrasatearrak jokatzen du; atzokoan, minutu asko jokatu zituen arrasatearrak. Amaieran, Hondarribia Irunek txapeldunaren garaikurra jaso zuen, Irlandesak txapeldunordearena eta Samatha Christon amerikarrak jokalari onenaren garaikurra eroan zuen.