Euskal komunitatea sortu aurretik, Spaniards.es komunitatean izena eman zuen Gabilondok; baina arazo batzuk izan zituen komunitate horretako erabiltzaile batzuekin. Izan ere, Webgunean bere perfila egiterakoan ez zuen Euskal Herria aurkitu. Ondorioz, Interneten askotan erabiltzen zuen bezala Antartida jarri zuen herrialde gisa bere perfilean. Horrek zenbait erabiltzailerekin arazoak eragin zizkion eta bere kontra hasi ziren. Joseba Gabilondok guztia nola gertatu zen kontatu du bere blogean: www.danbolinerokua.com