Atxorrotzeko eguna egingo dute domekan eskoriatzarrek

Mirian Biteri 2010ko api. 29a, 17:53
Domeka Atxorrotzera igoko dira ostera ere eskoriatzarrak. Urtero moduan, egitarau xumea baina berezia gertatu dute. Eguraldiak eguna errespeta dezala baino ez da behar.

Azken urteotako ohiturei eutsiz, Atxorrotzeko eguna herriko kaleetan hasiko da, 09:00etan, txistulariek egingo duten dianarekin. Ordu erdi geroago, mendira igotzen hasiko dira, eta ordubete inguruko igoeraren ostean gailurrera iritsiko dira.

Fededunek meza izango dute hango baselizan, 11:00etan. Elizkizuna amaitzean, trikitilariek ingurunea alaituko dute, mendizaleek egun horretarako jarritako tabernan egarria eta gosea baretzen duten bitartean. Eguerdi partean, batzuek beheranzko bidea hartzen duten bitartean, beste batzuk Atxorrotzen bazkaltzen geratuko dira. Etxetik ezer igotzen ez dutenek jakin dezatela aurten ere ogitartekoak salduko direla tabernan. 

Betiko moduan, arratsaldeko ekimenak Herriko Plazan egingo dituzte. 18:30ean, herritarrek egindako tortillak salduko dira han; bitartean, dantza egiteko aukera egongo da toki berean, herriko txistulariek eskainitako erromerian.

Atxorrotz egunean batzen den dirua Eskoriatzako Atzeratuen Taldera eta Atxorrotx GKEk dituen proiektuei laguntzeko bideratuko da aurten ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak