Hitzaldia amaitzean, museoko lehenengo solairuan dagoen aretora igo ziren guztiak, indusketetan topatutako elementuekin gertatutako erakusketa inauguratzera.
Besteak beste, balezta-punta bat, lantza bat, ezpata bat, fauna aztarna asko eta errotarria gertutik ikusteko aukera dago han. Informazio panelen bidez, gainera, horren gaineko informazioa eskaintzen da.
Urtarrilaren 15era arte
Erakusketa urtarrilaren 15era arte egongo da ikusgai, honako ordutegian: astelehenetik egubakoitzera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Ibarraunditik esan digute asteburuetan eta jaiegunetan itxita egongo dela; baita abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an ere. Abenduaren 22an, berriz, goizez bakarrik bisitatu ahalko da.