Ate irekiak Tortolis ludotekan

Mirari Altube Arrese 2007ko ira. 13a, 13:13
Herriko ume guztiek izango dute Tortolis ludoteka ezagutzeko aukera datorren astean. Hilaren 17tik 21era bitartean, 17:00etatik 19:00etara egongo da zabalik eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Hona ate irekien ordutegia:

- Irailak 17, astelehena, 3 eta 6 urte bitarteko umeendako zabalduko dute. Ludotekaren berri emango diete lehenengo arduradunek, eta ezagutza jolasak eta arau jolasak egingo dituzte gero.

- Irailak 18, martitzena, 7 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoei egingo diete ongietorria, eta aurkezpenak egin ostean txantxa jolasak eta ezagutza jolasak egingo dituzte elkartutakoek.

- Irailak 19, eguaztena, 3 eta 6 urte bitartekoek ludotekako liburu, jostailu, mahai-joko eta gainerakoekin gura duten moduan jolastuko dute.

- Irailak 20, eguena, 7 eta 12 urte bitartekoek filma ikusiko dute; Kutsidazu bidea, Ixabel euskal filma eskainiko diete, 17:00etan.

- Irailak 21, egubakoitza, 3 eta 6 urte bitartekoendako ipuin kontaketa, Maria Grazia eta orrazi magikoa ipuina.

Behin ludoteka ezagututa bazkide kanpainari ekingo diote, irailaren 24an hain zuzen. Orduan zehaztuko dute arduradunek zein izango den ikasturte osoko egutegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak