Aldi berean, 2009/10 ikasturterako izenematea irailaren 28an zabalduko dutela eta urriaren 1etik aurrera Tortolis ludotekak betiko moduan funtzionatuko duela iragarri du; hau da, adinaren arabera antolatutako txandekin.
Kale jolasak
Baina esandako eguna iristen den bitartean, hainbat ekimen antolatu dituzte datorren asteari begira. Hilaren 22tik 25era kale jolasak egongo dira herriko plazan, 17:00etatik 19:00etara. Martitzenean, plastilinazko aurpegiak eta marrazkiak egingo dituzte 3 eta 5 urtekoek; eguaztenean, kortxoarekin eskulanak 6-9 urte arteko neska-mutikoek; eguenean, altxorraren bila jokatuko dute 10-12 urtekoek; eta egubakoitzean, berriz, collage erraldoia egingo dute adin guztikoek elkarlanean.