Asteon ikastaroa eta gaueko argazki irteera daude

Mirian Biteri 2009ko azaroaren 2a

Eskoriatzako Fokatze-puntua argazki taldeak hainbat ekimen gertatu ditu asteon. Etzi, eguaztena, 18:00ean, herriko kultura etxera joaten direnek argazkiak nola sailkatu behar diren ikasiko dute. Egubakoitzean, hilak 7, berriz, argazki irteera egingo dute.

Azken horren harira, horrelako ekimen bat egunean zehar egitera ohituta gaude. Bada, egubakoitzean, Eskoriatzan egingo dena gauez izango da. Iluntasuna aprobetxatuz, herriko irudi ederrak ateratzen saiatuko dira ekimen horretan parte hartzen dutenek. Bi hitzordu egin dituzte horren harira; lehena, 20:30ean, argazkiak egiten hasi aurretik, mokadutxoa jateko; eta 22:00etan bigarrena, zuzenean irudiak ateratzen joateko. Plazan elkartzeko deia egin du bietan.

Fokatze-puntua izena

Bestalde, Gabilondok jakinarazi du argazki taldeak izena aldatu behar izan duela. Hasieran, Axtroki izena jarri zioten taldeari. Izen hori, baina, beste talde batek erregistratuta du eta hortaz, Fokatze-puntuagatik ordezkatu dute aurrekoa. 

Ekainean sortu zenetik, zenbait ekimen gertatu ditu argazki taldeak. Arizmendi ikastolak antolatutako Ferixiaren harira, esaterako, Eskoriatzako I. Argazki Rallya egin zuen ekainaren 6an. Ondoren, lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa jarri zuten herriko bost tabernatan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak