Astelehenean hasiko dira kirol ikastaroak

Iker Barandiaran 2007ko urr. 11a, 15:00
Astelehenean hasiko dira kiroldegian kirol ikastaroak ematen. Hain zuzen ere, astelehena izango da denboraldi honetarako izena emateko azkeneko eguna. Goienasport enpresak emango ditu astelehenetik egubakoitzera, goizez eta arratsaldez.

Ikastaroen eskaintzari dagokionez, aurreko ikasturtekoaren parekoa izango da bera. Hain zuzen ere, honako aukerak izango dituzte eskoriatzarrek: mantentze gimnasia, tonifikazioa, hirugarren adineko gimnasia, batuca, pilates, multifitness, aero-funk, spining eta beste. Horrez gain, Atzegikoei zuzendutako ikastaroak ere emango dituzte.
Ikastaroak goizez eta arratsaldez hartzeko aukera izango da astelehenetik egubakoitzera, baina arratsaldetan egongo da aukera gehien. Goizeko ordutegia 09:00etatik 12:00etara bitartekoa da; eta arratsaldekoa, berriz, 17:00etatik 21:00etara artekoa. Hala ere, ez dago egun bakarra kirol bakoitzerako. Hortaz, bakoitzak egun aproposena aukeratu dezake.

Hiru hilabeterako izena eman
Izenematea hilaren 3an zabaldu zuten eta astelehenean, hilaren 15ean, bukatuko da. Goienasportek eta Udalak erabaki dute ikasturte honetarako izena ematerakoan gutxienez hiru hilabeterako eskolak aurretik ordaintzea. Hain zuzen ere, horiek dira erabiltzaileei jarri dizkieten baldintza bakarrak.

Bestalde, aukera dago baita ere ikasturte osorako izena emateko. Hala egiten dutenek %5eko deskontua izango dute matrikula egiterakoan.

Inprimakiak kiroldegian
Interesatuek kiroldegira jo beharko dute eta han dauden inprimakiak hartu. Norberaren datuak bete ostean, Kutxara joan beharko dira dagokien diru sarrera egitera. Orduan, inprimakia eta diru sarreraren froga agiria kiroldegira eraman beharko dituzte.
Goienasport enpresa ez da berria Eskoriatzan, ezta gainontzeko herrietan ere: dagoeneko, Aretxabaletan, Arrasaten, Elgetan eta Aramaion ere dihardu kirol zerbitzuak ematen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak