Astelehenean hasiko da lanean udaltzain berria

Iker Barandiaran 2008ko urtarrilaren 17a

Udalak aukeratu du Eskoriatzako Udaleko behin betiko bigarren udaltzaina, orain artekoari lagunduko diona.

Udalak maiatzean zabaldu zituen udaltzain lanposturako lehiaketako oinarriak. Hamar lagun aurkeztu ziren, baina zortzi bakarrik onartu zituzten; eta horietatik hiru bakarrik aurkeztu ziren azterketetara.


Azkenean Sopuertako mutil batek eskuratu du lanpostua. Lanpostu hori finkoa izango da, eta astelehenean hasiko da lanean, udaltzain buruari laguntzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak