Aste Zapatistari amaiera borobila emateko jaialdi berezia egingo dute zapatuan

Mirian Biteri 2009ko ekainaren 11

Asteon VI. Aste Zapatista egiten dihardute herrian. Horri amaiera emateko, jaialdi xume baina berezia prestatu dute. Besteak beste, janari mexikarrez egindako herri bazkaria eta, arratsalde partean, herriko tabernetan kontzertuak egongo dira.

Astelehenean eman zioten hasiera aurtengo edizioari, oinarrizko errentaren gaineko berbaldiarekin. Martitzenean, berriz, zahar egoitzan daudenek adi entzun zituzten yurrek indigenek bizi duten egoeraren gainean emandako azalpenak. Eguazten eta egueneko jardunaldien ostean, bihar, barikua, Mugarik Gabeko Albaitariak elkarteak Elikagai subiranotasuna eta merkataritza askerako ituna Ugandarekin izeneko hitzaldia egingo du kultura etxean, 19:00etan.

 

Zapatuan, esan bezala, jaialdia egingo dute. Betiko moduan, herri bazkaria egongo da plazan, Amuskako emakumeek gertatzen lagunduko dutena. Aurten ere janari mexikarra dastatzeko aukera egongo da.

Txartelak salgai

Antolatzaileek jakinarazi digute txartelak oraindik salgai daudela 15 eurotan honako tabernetan: Nairan, Aldatzen, Inkernun, Ziprisen eta Alkazarren. Bazkariak irauten duen bitartean, musikari argentinar batek plaza girotuko du boleroekin eta rantxerekin.

 

Eta eguna behar bezala amaitzeko, kontzertuak egongo dira arratsalde partean herriko hainbat tabernatan: Elektrotunako partaideek osatutako Amargor, Sharon Stoner eta The Honkytonks taldeek joko dute. Horiez gain, talde sorpresa ere egongo da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak