Aste Zapatista, gaur hasita

Usoa Agirre 2010eko ekainaren 7a

Urteroko Aste Zapatista egingo dute Eskoriatzan gaur hasi eta zapatura bitartean. Erresistentzian dauden komunitate zapatistei elkartasuna adierazteko astea izango da. Antolatzaileen arabera, elkartasun adierazpen hau "orain inoiz baino beharrezkoagoa da mendebaldeko gobernuak eta komunikabideak ixilik baitaude". Kontzertuak, hitzaldiak, filmak, kaleko antzerkia, Txiapasko produktuen dastaketa eta bazkari herrikoia egingo dira.

Antolatzaileek azpimarratu nahi izan dute autogestionatutako ekintzak direla, ez dutela aste hau antolatzeko diru-laguntzarik jaso ez banku, ez kutxa, ez enpresa, ezta instituzioetatik ere.

Egitaraua

7, astelehena

14:00 La otra mirada kale erakusketaren muntaia
18:00 Inguruko eta herriko jendeak rantxerak abestuko ditu zaharren egoitzan.

8, martitzena

19:00  Hitzaldia Kultur Etxean: Injustizia soziala Euskal Herrian.

9, eguaztena

19:00 Hitzaldia Kultur Etxean: Animaliak…

10, eguena

19:00 Hitzaldia Kultur Etxean: Zapatismoa, utopia ala errealitatea. Hizlaria: Pixpi
22:00 Zapatistek egindako pelikulen emanaldia herriko plazan Corazón de tiempo

11, egubakoitza

11:00 Diapositiba emanaldia Luis Ezeizan: Jurre, nire esperientziak indigenekin
19:00 Ekialdeko dantzen tailerra herriko plazan Tere Aldalurrekin

12, zapatua, Jai zapatista

12:00 Jaien hasierako txupinazoa
Egun osoan zehar:

  • Errementaria (Extremadura)
  • Payasos en rebeldia (Galizia)
  • Malabaristak (Asturias)
  • Rosa abeslaria (Costa Rica)
  • Performantzea: Eta nik ere sagar bat daramat nire baitan
    • Aktoreak: Miren Gaztañaga eta Ander Upus
    • Musikaria: Xabi Strubell

15:00 Bazkari mexikarra herriko plazan
Gauean kontzertuak herriko plazan: Mariatxi gerrilla eta beste bi talde.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak