Eskoriatzako kirol elkarteko mendi sailetik azaldu digutenez, gainontzeko aurreikuspen guztiak mantendu egiten dira. Zapatuan 05:00etan irtengo dira herritik eta domeka gauean itzuliko dira, 21:00 aldean.
Soulom herrian hartuko dute ostatu. Antolatzaileek gogorarazi dute bakoitzaren esku geratuko dela zapatuko gosaria eta bazkaria eta domekako bazkaria, eta materiala behar izanez gero, han alokatzeko aukera egongo dela.