LED teknologiako argiztapenak argi zuri-zuria ematen du. Beraz, inguru horretatik pasatzen direnek, lehen bistara igarriko duten aldaketa nagusia argien kolorea izango da.
Argiztapena aldatzeko, inbertsio handia egin behar izan dute, baina, gutxi gorabehera energia %70 aurreztea espero dute.
Argi horiek jarritako tokietan ondo funtzionatzen badute, helburua da, argiztapen berria zatika herriko beste gune batzuetara zabaltzea.