Argazki zaharrak eramateko deialdia

Iker Barandiaran 2007ko uztailaren 23a

Herritarrei deia egin diete etxean dituzten argazki zaharrak kultura etxera eramateko; eta baita orain arte batu dituzten argazkien gaineko informazioa emateko.

Udaleko Kultura Sailak jarraitzen du buru-belarri herriaren eta herritarren gaineko argazki zaharren bilduma egiten. Egunotan, orain arteko jasotako argazkien gaineko informazioa osatzen dabiltza, herritarren laguntzarekin.


Irailean ere, kultura etxean, argazkiak zein informazioa eskuak zabalik jasoko dituzte. Horregatik, 80ko hamarkadako edo zaharragoak diren argazkiak dituztenek kultura etxera eramateko eskaera egin dute. Argazkiak eskaneatu eta epe oso laburrean bueltatuko dizkiete. Irailean ere jasotzen jarraituko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak