Areto futbolekoen txupinazoarekin hasi dira San Pedroak

Iker Barandiaran 2009ko eka. 29a, 00:47
Domekan, 13:00etan, Eskoriatzako Kirol Elkarteko areto futbol taldeei harrera ofiziala egin zieten udaletxean, Ohorezko Ligara eta Euskal Ligara igo direlako. Are gehiago, areto futbol taldeko Aratz Kortajarrek izan zuen txupinazoa botatzeko ardura.

Eta, bide batez, ekitaldi berean udalerriko balkoi eta leiho politenaren saria eman diote Kontxi Zubizarretari. Zubizarretak Aranburuzabala kalean daukan balkoia saritu du epaimahaiak.

Herriko plazan jende dezente egon da txupinazoa noiz botako zuten zain, eta behin jaiei hasiera emanda bi kalejira irten dira plazatik: bata, musika eskolarena; eta bestea, txistulariena, buruhandiekin lagunduta.

Bazkal ostean, berriz, baretasuna heldu zen kaleetara; baina ez kale guztietara, udaletxe azpiko arkupetan Nagusien VI. Kontzejupe Pilota Txapelketa jokatu zuten-eta hamabi bikotek. Eta, horren ostean, 18:00etan, errekortadoreen eskola ibiltaria eta entzierroa egin dituzte Santa Mariñe plaza inguruan. Gerora,  ohiturari jarraituta, salbea abestu dute parrokian; eta gauean nagusien danborrada egin dute.

Udaleko Kultura Sailetik jakinarazi digute aurtengo jaietako egitaraua %35 txikitu dutela, baina saiatu direla adin eta gustu guztietarako ekitaldiak antolatzen, irudimenarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak