Martxoaren 8aren harira, herriko Amuska emakumeen elkarteak irteera antolatu du zapaturako Burgosera. Guztira, 30 lagunek eman dute izena.
Eskoriatzarrak 08:00etan irtengo dira Akeitako geltokitik. Handik Burgoseko hiriburutik hiru kilometro eskasera dagoen Cartuja de Miraflores izeneko eraikin erlijiosora joango dira. XV.mendeko monumentua gotikoa da. Jarraian, XII. eta XIII. mendeko Santa María La Real de las Huelgas monasterioa bisitatuko dute.
Bazkaldu ostean, berriz, Burgoseko hiriburua ezagutzeko aprobetxatuko dute. Horretarako, bisita gidatua izango dute. Besteak beste, 1984an gizadiaren ondarea izendatu zuten katedrala ikusiko dute. Ondoren, Eskoriatzara bueltatuko dira.