Amiantoak eragindako gaitzen gainean aritu ziren atzo

Miren Arregi Amasorrain 2008ko urr. 31a, 12:07
Amiantoak sortutako gaitzen gainean aritu zen atzo Jesus Uzkudun, CCOO sindikatuko Lan osasun eta Ingurumen arduraduna, Eskoriatzan. Amiantoa, 1960 eta 1980ko hamarkadetan industrian eta eraikuntzan erabili zuten sustantzia da eta ikerketek diote, biriketako minbizi kasuen %10, amiantoaren eraginez sortutakoa dela.

Eskoriatzako Ezker Batuak taldeak antolatuta, Amiantoaren eta hark sortzen dituen gaixotasunen gainean aritu zen atzo Jesus Uzkudun, CCOO sindikatuko lan osasun eta ingurumen arduraduna.

Amiantoa, beroari eta substantzia kimikoei aurre egiten dien mineral haritsu edo fibrosoa da.

Sustantzia kimiko hori, eraikuntzan eta industrian erabiltzen hasi eta 40 urtera, biriketako minbizi kasu ugariren erantzule dela ikusi dute ikertzaileek.

Gurean ere badira gainera, amiantoa erabiltzen zuten lantegiak; hala nola, Bergarako eta Arrasateko Union Cerrajeran eta Fagor Etxetresna Elektrikoetan erabili zuten amiantoa 1960ko hamarkadan.

Horrek, Bergaran eta Eskoriatzan, amiantoaren ondorioz kaltetu batzuk eragin ditu. Amiantoaren gaitzak dituen sintomak, arnasteko arazoekin hasten dira eta ondoren bularrean mina sentitzen da.

Erradiografia bidez biriketako mantxak ikusten dira eta tratamendua behar dutenei ematen zaie, baina gaitza oso azkar garatzen da. Lehen sintomak 15 urtera ager daitezke eta beranduen, 30 edo 40 urtera.

Datuen arabera, Europan, 250.000 pertsona hilko dira amiantoak eragindako minbiziarekin. Espainia osoan 50.000 hildako aurreikusten dira eta Euskal Herrian 10.000 inguru.
Hain zuzen ere, lan istripuz hiltzen direnak baino %10 gehiago. Informazio edo laguntza eske, CCOO sindikatura jo dezakezue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak