Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Apotzaga, Mazmela eta Zarimutzeko errepideak konpontzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak 693.000 euroko inbertsioa egingo du. Lanak bi hilabete eta erdian egitea espero dituzte eta Excavaciones y transportes Orsa S.L. enpresak egingo ditu. Izan ere, Foru Aldundiak azaldu duenez, oso hondatuta gelditu dira Apotzaga, Mazmela eta Zarimutzeko errepideak Eibar-Gasteiz autobideko (AP-1) lanen ondorioz.