Aitor Urrutiaren defentsak dio zorrak zaharren egoitzaren egoerak eragin dituela

Mirian Biteri 2010eko urriaren 6a

Jakina denez, zaharren egoitzako administratzaile ohi Aitor Urrutiak Patronatua salatu du, bere kargugabetzea desegoki ikusten duelako. Horren gaineko epaiketa izan zen atzo goizean, Eibarren. Patronatuaren abokatuak, kargugabetzea Urrutiaren arduragabekerian oinarritu zuen.

Urrutiaren abokatuak, bere aldetik, administratzaile ohiak bere lana zegokion moduan egin izana defendatu zuen eta egoitzak dituen zorrak (357.000 eurokoak) egoitzaren egoerak eragindakoak direla aipatu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak