AHTren lanetan Azkorartzatieta errekaren desbideraketa dela-eta erreklamazioak aurkez daitezke

Mirian Biteri 2009ko urt. 25a, 21:51
Abiadura Handiko Trena eraikitzeko lanekin aurrera dihardute Eskoriatzako udalerrian. 2008ko abenduaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Legutio-Eskoriatza (II. azpitartea) tartean Azkorartzatieta errekan lanak egiteko baimen espedientea argitaratu zen. Eskoriatzar guztiek hori jakin dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten eman da argitara.

Argitaratutako iragarki hori Eskoriatzako udaletxeko iragarki-oholean jarrita dago jendaurrean urtarrilaren 12az geroztik, obra horiek kalteak eragiten dizkietela uste dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten epe barruan.

Lanak

Lan horiek Azkorartzatieta ubidearen desbideraketa, estaldura eta ezker ertzean betelana eta ubidearen gainean biaduktuaren eraiketa aurreikusten dute. Horiek egin ahal izateko baimena eskatu dute. Hona hemen zehazki egin beharrekoa: Azkorartzatieta errekaren desbideraketa 460 metro inguruko zati batean haren ezker ertzean betelanak egiteko, trenaren azpitik 42 metro luzeran errekaren estaldura, 15 metroko beste estaldura sarbidearen azpitik eta, azkenik, gainetik biaduktuaren eraikuntza.

Espedientea gura duenak, gainera, ikusgai du Eskoriatzako udaletxean edo Uraren Euskal Agentzia-Ekialdeko Kantauriar Arroen bulegoan. Azken hori Donostian dago, Infanta Cristina hiribideko 11. zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak