AHTren aurretiazko akten altxapena izango da datorren astean

Mirian Biteri 2008ko apirilaren 8a

Abiadura Handiko Trenagatik desjabetze asko dago aurreikusita Eskoriatzan. Joan zen hilabetean, Espainiako Sustapen Ministerioak kaltetuen zerrenda argitaratu zuen. Horrekin batera, aurretiazko akten altxapenerako hitzordua deitu zuen. Apirilaren 15etik 17ra bitartean luzatuko dira.

Onbideko ordezkari Juan Karlos Belokik azaldu duenez, desjabetzeak azpiegitura horren bi tarteei dagokie. Alegia, Legutio-Eskoriatza tarteko bigarren eremua eta Eskoriatza eta Aramaio artekoa.

 

Deialdiarekin batera, kaltetu bakoitzari dagokion desjabetze zabalera azaltzen da, metro karratutan.

 

Horrez gain, zortasun azalera ere ageri da kaltetuen izenen ondoan. Alegia, ura, argia eta bestelako baliabideak jartzeko behar duten eremua. Azkenik, hartu beharreko behin behineko zabalera dator; obrak irauten duten bitartean beharko dutena.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak