AHTko Uruburu I delako tunela zulatzen hasi dira

Leire Kortabarria 2009ko urriaren 10a

Trenbide Azpiegitura Adminstrazioa (Adif) hasi da Uruburu I delako tunela egiteko zulaketa lanekin, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkari Mikel Cabiecesek atzo jakinarazi zuenez. Eskoriatza-Aramaio zatiaren barruan dago tunel hori, eta 475 metro luze izango da.

Uruburu I bide bikoitzeko tunela da, 85 metro koadroko sekzio batekin, eta tunela eta ezponda elkar ebakitzen duten bi guneetan, 40 metroko tunel artifizial ban egingo dute.

Cabiecesek gaineratu zuen hondeaketa gailu mekaniko bidez egingo dela, eta lehenengo goiko zatia hondeatuko dutela.

Eskoriatza-Aramaio zatia 5,5 kilometro luze da, eta horietatik 3,5 lur azpian izango dira. Lau tunel, hiru biaduktu eta trenen geltoki eta aurreratze postu bat aurreikusten dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak