Eskoriatza eta Aramaio arteko AHTren tarteak 5,5 kilometro izango ditu eta horietatik 3,5 lur azpian joango dira.
Tarte horrek bilduko ditu: Uruburu I, Uruburu II, Induspe eta Mazmelako tunelak; Uriarte, Zarimutz eta GI-3343 gaineko biaduktuak; eta aurreratzeko eta trenak geratzeko leku bat. Guztiak eraikitzen ari dira.
Basoberritzea
Mikel Cabieces EAEn Espainiako Gobernuak duen ordezkariak adierazi duenez, lan guztiak bukatutakoan 285.672 metro karratu basoberrituko dituzte zuhaixka eta landareekin eta bertako 31.000 zuhaitzekin.
2020 urterako epea dute Gasteiz-Bilbo-Donostia linearekin amaitzeko.