Agortu dira Pirritx eta Porrotx ikusteko sarrerak

Mirian Biteri 2008ko aza. 14a, 11:47
Gaur jarri dira salgai ordu eta erdian sarrera guztiak agortuta zeuden. Honako lekuetan saldu dira: Goxo-Txiki, Dorleta paper-dendan eta kiroldegian. Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek Piratak izeneko ikuskizun berria aurkeztuko dute datorren hilaren 29an, zapatua. Ikuskizuna 17:30ean hasiko da kiroldegian.

 

Guztira, 1.500 zeuden saltzeke, bost euroren truke. Goizean goiz banatu ziren guztiak honako lekuetan: Gozo-Txiki, Dorleta paper-dendan eta kiroldegian.

 

Dorleta paper dendan 07:15ean hasi ziren saltzen. Ordu eta erdi baino ez zituzten hangoek behar 500 sarrera saltzeko. Gozo-Txikin ere antzera ibili ziren. 09:00etarako, zabaldu dutenerako, ilara handiak zituzten; ordu erdi baten agortu ziren 500 sarrerak, bereziki eskoriatzarren artean. Kiroldegian, bestalde, 08:15ak aldera zabaldu zituzten leihatilak. Ordu eta erdi behar izan zituzten 400 sarrerak banatzeko. Inguruko herrietako jende asko gerturatu zen hara, bereziki Aretxabaletakoak eta Arrasatekoak.

Azaroaren 29an

Jakina denez, aurten ere Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek Piratak izeneko lan berria aurkeztuko dute Eskoriatzan. Esan bezala, ikuskizuna azaroaren 29an, zapatua, izango da kiroldegian, 17:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak