Zapatua, berriz, umeen tailerrekin, taloekin eta txistulariekin hasi zuten. Horri guztiari Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolarien balkoiko saioak eta triki-bertso poteoak jarraitu zioten. Bazkarirako, berriz, 130 lagun elkartu ziren; herriko plazan egin zuten. Han ere bertsolariek eta trikitilariek giroatu zuten mahaiaren buelta.
Dantzan bukatu zuten
Arratsaldean, ostera, Patxi Biribar magoak ikuskizuna egin zuen; eta Maixa, Maite eta Inesen erromeriak dantzan jarri zituen plazan batutakoak.