Abuztuan ordutegi berezia izango dute udal zerbitzuek

Mirian Biteri 2009ko uzt. 24a, 14:41
Udaletxea eta Ibarraundi zabalik egongo dira goizetan; liburutegiak eta kultur etxeak abuztu osoa emango dute itxita.


Abuzturako astebete baino ez da falta eta Eskoriatzako Udalak hilabete horretan udal zerbitzuek izango duten ordutegien berri eman du asteon. Abuztuaren 1etik 31ra bitartean udaletxera joan behar duenak jakin behar du goizez egongo dela zabalik, astelehenetik barikura arte; 10:00etatik 13:30era, hain zuzen ere.
Ibarraundi museoa ere bisitariak hartzeko gertu egongo da datozen asteotan. Horrek ere astegunetan izango ditu ateak zabalik, goizez: 09:00etatik 14:00etara. Bestalde, Udaletik jakinarazi dute abuztu osoan itxita egongo direla Udal Liburutegia eta kultura etxea.

Kiroldegia

Kiroldegiari dagokionez, aipatu dute abuztu osoan zabalik egongo direla kanpoko eta barruko igerilekuak honako ordutegietan: barrukoa astelehenetik barikura, 09:00etatik 21:00etara; zapatuan, 10:00etatik 20:00etara; eta domeka eta jaiegunetan, 09:30etik 14:30era.
Kanpokora, berriz, astelehenetik zapatura bitartean, 10:00etatik 20:00etara joan ahalko da; eta domekan eta jaiegunetan, berriz, 10:30etik 14:30era. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak